Albisteak
XII ALDAMAR TORNEOA
2018-04-06
Igande honetan, Apirilak 8, urtero bezala, Jose Aldamar, Amaikak Bateko presidente handia izan zenaren omenez ospatzen den infantil mailako torneoa ospatzen dugu Errota Zarren. Aurten XII. edizioa jokatuko da eta Amaikak Bat, Ondarruko Aurrera eta Zarautz taldeak izango ditugu nor baino nor. Txapelketa goizeko 11.00 tan hasiko da eta hirukide erara izango da. Animatu eta zatozte guztiok Errota Zarrera umeak animatu eta goiz eder bat pasatzekotan.