Historia

 

Futbola Deban 1913 inguruan hasten da, udako eraginaren ondorioz, Or-Nauk bezalako taldeekin edo 1920an Lagun Artea taldearekin. Hala ere, Amaikak Bat 1930ean sortzen da modu antolatuan.

Lehen urteak: arazoak futbol-zelaiarekin, zuzendaritza eta abar. Hala ere, hainbat txapelketatan parte hartzen du emaitza onekin, Gerra Zibila heldu arte.

1939/40 denboraldian, Kostaldeko Txapelketan parte hartzen dute, eta 1940an beraien egoera legalizatzea erabakitzen dute, zuzendaritza bat osatuz: Carlos Alzibar (Monte), Rafael Rodriguez, Bernardino Esnaola, Ramon Unanue, Anton Barrera eta Jose Martinez. Taldearen egoitza Hotel Iriondon ezartzen dute, Montrealen jokatzen dute, eta aldagelak Casino-Churreríako beheko solairuan daude.

1944an, Montrealeko zelaia desagertzen da. Berriro ere urte zailak hasten dira, eta 1944/45 denboraldian Amaikak Bat ez da lehiaketa ofizialetan aritzen.

1945/46 denboraldian berrantolatzen da eta zelaia izan gabe parte hartzen du txapelketetan. 2 urte beranduago,  1948an, futbol-zelai berria eraikitzen da: Errota-Zar (1948/10/24), Eibar taldearen aurkako partidarekin inauguratzen delarik, eta 3.542 ikusle elkartuz bertan. Taldearen egoitza Hotel Visi da. Garrantzitsua den beste kapitulu bat Errota-Zarko harmailaren inaugurazioa da, 1950ean izan zena.

Urteen poderioz, hainbat istorio eta anekdota pilatu dira Gipuzkoako talde historiko honen inguruan, nabarmenduz 1961/62 denboraldian birritan izan zela txapeldun. Atochan, Mondragon 3-0 garaituta hirugarren mailara igo zen, nahiz eta azkenean arrazoi ekonomikoengatik uko egin behar izan zion kategoria horretan jokatzeari.

Hurrengo denboraldietan futbolak aldaketa handiak izan zituen. Amaikak Bat maila desberdinetako hainbat talde sortzen hasi zen, eta gorabehera batzuk egon arren, beti lehiatu izan da Gipuzkoako zelaietan, denboraldi bikainak eginez.

Denbora guzti honetan arazo berdina dago mahai gainean: Errota-Zar zelaiak arriskuan jarraitzen du bere kokapenagatik, eta zaharkituta dago. Urte horiek borroka urteak dira futbol-zelai berri baten eraikuntza lortzeko, eta zuzendaritza guztien helburuen artean egon da beti proiektu hori.

2005ean – Errota-Zar zelai berriaren lehen fasea eraikitzen da, gaur egungo zelaiaren antza hartuz.