Momentuan futbol eskola 12 urtetik beherako 33 neskek eta 70 mutilek osatzen dute. Eta hainbat bolondres daude bertan funtzionamenduan mantentzeko, entrenatzaile, arduradun eta koordinadoren artean.
Kirol hezkuntzaz haratago, errespetua, diziplina, talde-lana eta kiroltasuna bezalako balioak nola irakasten diren nabarmendu nahi genuke. Entrenamendu bakoitzean, txikienei irakasten zaie taldean lan egitearen garrantzia, bai eta aurkariak eta taldekideak errespetatzea eta egunero hobetzeko ahalegina egitea ere. Errespetua eta ondo pasatzea dira bertako lemak.