Azken Berriak

  GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON !

   Gabonetako bazkideen zozketaren irabazleak

     Bazkideen zozketa irabazleak hauek izan dira:

                         Jon Bastida Garcia

                        Nora Urkiri Oruesagasti

     Zorionak!

   Gabonetako bazkideen zozketa

Abenduak 13an Errotazar-en Ohorezko Erregional mutilen partidaren atsedenaldian 2 otar zozketatuko dira. 

Otar bat bertan dauden bazkideen artean zozketatuko da, eta bestea bazkide guztien artean.

Partidua 16:30tan izango da.

Zorte on!!

   Futbol eskola martxan da

Urriak 19an Errotazar-en Futbol Eskolako lehen jardunaldia izan genuen. Eskerrik asko kirolari txikiak hurbiletik ikustera eta animatzera etorri zineten guztiei.

Jolasean, kirola eginez eta errespetuz ederki pasatu zuten denek. 

Kirol hezkuntzaz haratago, errespetua, diziplina, talde-lana eta kiroltasuna bezalako balioak ikastea dute helburu.

Errespetua eta ondo pasatzea dira bertako lemak.



Denboraldi berrirako Amaikak – Bat futbol taldeak webgune berria jarri du martxan.

Gune honetan, taldearen berriak, partiden emaitzak eta bestelako informazio guztia aurkituko duzu.

Helburua gure zale eta herritarrengandik hurbilago egotea da eta denboraldi honetan gertatzen den guztiaren berri ematea.