Amaikak-Bat klubak nesken parte-hartzea sustatzen du adin txikitatik eta emakumezkoen futbolaren garapenerako espazioak bultzatu. Lehen esan bezala 84 haur eta nerabe neska ditugu Amaikak-baten jolasten, baina baita ere Nagusitan 16 neska daude federatuta.
Berdintasunaren garrantziaz jabeturik, klubak kide guztiei, generoaren arabera bereizketarik egin gabe, kirol eta garapen pertsonaleko aukera berdinak eskaintzen dizkie.
Amaikak-Bat kluba guztientzako kluba da, jatorria edo egoera sozioekonomikoa kontuan hartu gabe. Futbolaren bidez, pertsona desberdinen arteko zubiak eraiki eta hesirik gabeko gizartea sustatzen da. Deba anitz bihurtzen ari den einean futbolak eta talde lanak inklusioa errazten duela sinisten dugu eta horretan ari gara lanean. Pertsona hauei ahalik eta laguntza gehien ematen zaie.
Beste zentzu baten, adibidez, klubak desgaitasuna duten haurrekin topaketa bat antolatu zuen Gipuzkoako Futbol Federazioarekin batera. Ideia prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez aukerak sortzea da, futbolaren ingurunea eraldatzen lagundu, eta baloreak eta elkartasuna bultzatzea da. Topaketa hau Amaikak-bat jokalari gazteen parte hartzeari esker izan zen posible.